XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarte hornidura, esparru publikoetarako zuzendutako zoluaren edo eraikinaren erosketako edo, hala denean, ondare publiko urbanizatu eta eraikiaren berregokitze lanen egiketako gastuei aurre emateko diru laguntzak eskatzen dituzten eta zeinetan Birregokitze Bateratua Eremua (ARI) espedienteak hasi diren, 5.000 biztanletik beherako populamendudun Arabako Lurralde Historikoko Udal haiei edo udalerrietako Gune Historikoen Kudeaketarako Sozietate Anonimoei laguntza izendatzeko deia onartzea, helburu honekin Arabako Foru Aldundiaren Aurrekontu Orokorretan, 60.12.731 Partida, izendatutako 53.360.000 pezetatako fondoaren kontura, jarraiango oinarrietan jartzen den baldintzen eta prozeduraren arabera ELKARTEKO HORNIDURA EDO ESPARRU PUBLIKO BEZALA ERABILTZEKO ZOLUAREN EDO ERAIKINEN EROSKETARAKO ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRIAK.

LEHENENGOA.@- Elkarteko hornidura edo esparru publikoetarako zuzendutako eraikinak eta lurrak erosteko dirulaguntzak emateko eskatu ahal izango dute, 5.000 biztanletik beherako populamendudun Arabako Lurralde Historikoko Udalek edo Gune Historikoen Kudeaketarako Sozietate Anonimoek, Udalerrian, bai hirilurretan bai landalurretan kokatutako multzoen Birregokitze Bateratutako Eremu bezala aitorpen espedientea hasia den, zeintzu, bere izakera historiko edo kulturalaren balioagatik baita ondare urbanizatu eta eraikitakoaren degradazio baldintzagatik, bere babespenerako, kontserbaziorako edo hobekuntzarako zuzendutako Administrazioaren ekintza berezi bat behar duten, Eusko Jaurlaritzaren aipatutako 278/1983 Dekretuan agintzen denaren arabera.

BIGARRENA.@- Oraingo Dekretuan araututako dirulaguntzen menean jarri ahal izango dira Birregokitze Bateratuak Eremuan sartutako elkarteko hornidurarako zuzendutako eraikinen erosketa edo/eta birregokitzea.

Era berean subentzionagarri izango dira herri onurako esparru libreetarako zuzendutako zoluaren erosketa edo/eta birregokitzea, baldin mugatzen duen perimetroan dauden lurrak, Birregokitze Bateratua Eremuaren mugaketaren barne, Hirigintz Egitamuketa Orokorrean edo/eta Berezian horrelakotzat sailkaturik badaude.

HIRUGARRENA.@- Hirigintza eta Arkitektura Sailak fondo beretik zenbatekoak transferitu ditzazke helburu berdinak lortu nahi dituzten Gune Historikoen Kudeaketarako Sozietate Anonimoetan partaidetzarako zuzenduz.

LAUGARRENA.@- Aipatutako dirulaguntzak lortu nahi dituzten Erakundeek, 1989ko uztailaren 31 aurretik dagokion eskepapera aurkeztu beharko dute zeinekin batera jarraiango agiriak bidali beharko diren: a) Udal Erabakiaren egiaztagiria aipatutako dirulaguntzak eskatzeko erabakia zeinetan hartu zena.

b) Hasitako edo hasi-bidean dagoen Birregokitze Bateratu Eremua bezala aitorpen-espedientearen hasteko eske-Erabakiaren egiaztagiria Ondare Urbanizatu eta Eraikitakoari buruz Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 5eko 278/1983 Dekretuaren 20 eta ondorengo Artikuluetan jarritakoarekin bat.

c) Erosketaren edo/eta birregokitze lanen helburu eta interesaren txosten adieraztzailea arrazoitutako Aurrekontua, Beteketa Egitasmoa eta espedientearen amaiera barne direlarik.

BOSTGARRENA.@- Aipatutako agiriak behin jasota gero, Hirigintz Kudeaketa eta Diziplina Zerbitzuak, egin nahi diren eskuraketen ezaugarriak eta garrantzia kontutan izanik, Hirigintza eta Arkitektura Saileko Foru Diputatuari arrazoitutako txostena bidaliko dio, zeinetan subentzioa emateko edo ez emateko proposatuko den eta, hala bada, izango den diru-kopurua, baita burutzeko bete behar diren ordainketa-modua eta baldintzak.